Skip to content
945 18 70 40 tokieder@tokieder.eus

Geratu etxean…

  1. Covid positibo baten kontaktu itxia bazara.
  2. Eztula badaukazu.
  3. Eztarriko mina badaukazu.
  4. Sukarra badaukazu.( Gogoratu ikastolara joan aurretik neurtu behar duzula temperatura)
  5. Aire eza nabaritzen baduzu.
  6. Usaimena galtzen baduzu.
  1. Ikastolarekin harremanetan jarri bai telefonoz 945171210, bai email bitartez tokieder@tokieder.eus helbidera mezu bat bidaliz.
  2. Zure osasun zentrua zein Covid aholkularitzarekin 900203050 harremanetan jarri.

Gure gain dago birusaren kutsapena ekiditea.Nola?

  1. Maskararen erabilera egokiarekin.
  2. Eskuen garbiketa egokiarekin
  3. 2 metroko aldea errespetatuz.
  4. Jende multzoak saihestuz.
  5. Objetuak, gainazalak ukitzekotan eskuak garbitu.
  6. Etxean giltzak, mugikorra, diru zorroa garbitu, kutsatutak egon daitezke eta.

Sudurra, ahoa eta kokotsa eztaltzen du eta belarrietan zein buruan lotzen da. Homologatutakoak UNE 0064 (erabilera bakarrekoa) eta UNE 0065 (BERRERALGARRIA) dira.

Bilatu kodeak bilgarrietan eta jarraitu egilearen irizpideak erabilera ordu mugarekiko eta berreralgarriak direnetan propietateak gal ez daitezen garbiketa egokia egiteko. Pertsona osasuntsuetarako gomendatutako maskarak dira.

Botiketan salgai daude. Kutsaketa ekiditeko bilgarrietan sartutak daude. Covid 19 gatik kutsatutak dauden pertsona asintomatiko zein sintomatikoetarako gomendatutakoak dira, baina osasuntsu egonda ere ere eraman daitezke. Ez dira berrerabilgarriak eta erabiltzeko denbora muga 4 ordukoa da. Sudur eta ahoaren inguruan ondo estutuak eraman behar dira, alde urdina zein verdea kanpoaldera begira, eta bai hezeak, bai izorratutak daudenean aldatu.

Inmunoeskasia zein osasun langileentzako gomendaturiko maskarak dira. Baita birusarekin kontaktuan egon behar duen pertsona ororako. KN95 izendatzen dira ere bai eta eramaten duenari zein besteei basbesten gaitu. Balbuladunak aldiz, eramaileari baino ez diote babesten. Baldintza normaletan ez dira beharrezkoak. EPI ezizenarekin deritzon maskaren artean daude eta erabilgarriak dira ( CE UNE EN 149)eta Kirurgikoetan aipatu bezala, egilearen gomendioak jarraitu behar dira. KN95 izendaturiko maskaren salmenta debekatuta dago 2020 ko Urriaren 1 etik aurrera.

Osasuntsu egotekotan higienikoa erabili berreralgarria zein aldi baterako maskara. Umeentzako neurri egokiekin ere salgai daude.

Bai sintomak dituzulako, bai zalantzan zaudelako maskara kirurgikoa erabili eta medikuarekin harremanetan jarri.

Gaizki erabilitako maskarak ez du ezertarako balio. Gogoratu:

  • Eskuak garbitu behar dira erabili baino aurretik eta erabili ostean.
  • Jartzeko zein kentzeko kordetatik heldu beti, inoiz ez aurpegiarekin kontaktuan dagoen aldetik.
  • Sudurra, ahoa eta kokotsa bildu behar ditu beti.
  • Aurpegian hatz egitekotan kanpotik, inoiz ez sartu eskua barrukaldetik. Eta egin aurrez eskuak garbitu baita gero ere.
  • Ez ikutu aurpegia, bereziki ahoa, begiak eta sudurra.
  • Ez erabili gomendatutako denboraz beste (ohar 4 ordu normalean).
  • Ez berrerabili hortarako egina ez badago.
  • Inoiz ez utzi belarritik zintzilikatuta ezta kokotsapean. Edateko, kordetatik heldu eskuak lehendabizi garbituta. Denbora gehiago maskara kenduta ematekotan, adibidez jaterakoan, komenigarriagoa da papertxo garbi batean zein poltsatxo batean gordetzea.
  • Inoiz ez utzi maskara azalera baten gainean.
  • Botatzerakoan, gogoratu biltegi grisan bota behar direla, hiri zabor ez organiko zaborreko biltegian. Kutsatutak egonda, maskara poltsa itxi batean bota biltegira.

ESKU GARBIKETA EGOKIA IKASI

Izan ere esku garbiketa, maskara eta distantzia sozialarekin batera hiru neurrietako arrakastatsuena da Covid 19 aren kontra.

EMOZIOAK LANTZEKO BALIABIDEAK

Sarean milaka baliabide daude txikitxoekin Covid gaia jorratzeko modu zuzen eta lasaian. Hona hemen horietako interesgarriak diren baliabideak.

ROSA BIRUSAREN AURKA

Madrilgo psikologi elkargoak ateratako ipuina da. Bertan umeei mota askotako birusak eta Covid azaltzen dira eta emozionalki lantzeko baliabideak ematen ditu.

Hemen sakatu eta jaitsi.

NOLA SENTITZEN ZARA?

Covid book honek umeak Coronabirusa zer den eta horren gain nola sentitzen diren patsadaz lantzeko lantresna bat da.

Baliabide honetara sartzeko hemen sakatu.

AZKEN OHARRAK KORONABIRUSARI BURUZ

KONTINGENTZIA PLANA

TOKI EDER ikastola.
Wellingtongo dukea 6, 01010 Gasteiz
tokieder@tokieder.eus 945 171 210

Kontsultatu pribatutasun-politika, datuak eta cookie-ak hemen.