Skip to content
945 18 70 40 tokieder@tokieder.eus

TOKIEDER IKASTOLA

2012-2013 ikasturtean hasitako proiektua da eta 3 urtetan garatu zena. Gaur egun ikastolako dinamikan txertatuta dago eta honen nortasun ezaugarri bat.

Ikasketa kooperatiboa ezartzeak aldaketa metodologiko sakona suposatu zuen. Baina abantaila handiak ikusi genituen: Ikasketa kooperatiboak ikasketaren autorregulazioa, arduren banaketa, guztion partaidetza, ahozko komunikazio trebeziak, errespetua, elkarlaguntza, enpatia… garatzea errazten du. Horrez gain, ikasketa kooperatiboa aniztasunari erantzuteko eta eskola inklusiborantz ibiltzeko estrategia onenetarikoa da.

Taldean egiten da lana, zehazten diren une eta jardueretan, baina holakoetan sortu ohi diren arazoak ekiditeko estrategiak garatuz:

  • Lidergo xurgatzaileak
  • Partaidetza maila oso desberdinak
  • Eztabaidak, giro desegokia… (kooperazioak desberdinarekiko elkartasuna eta errespetua garatzea eskatzen du)

Ikaste kooperatiboaren proiektua 3 esku.hartze eremutan banatzen da:

  1. A) Taldearen kohesioa hobetzeko estrategiak.

Atal honetan taldearen kohesioarekin loturiko jardun batzuk (talde dinamikak, joko kooperatiboak, jarduerak…) biltzen dira, batez ere tutoretza orduetan lantzeko, gelako giroa hobetzen joatera bideratuta, pixkanaka gela bateko ikasleek talde-kontzientzia har dezaten eta denborarekin ikasketa-komunitate txiki bilaka daitezen lortzeko.

  1. B) Talde lana baliabide gisa (ikasteko baliabidea)

Esku-hartze-eremu honek talde-lanaren erabilera, irakasteko baliabide bezala, bereizgarri du. Jarduera batzuk (egiturak) biltzen ditu, talde-lana gero eta baliabide erabiliago izatera hel dadila gure ikasgeletan.

  1. C) Talde lana eduki gisa (taldean lan egiten ikastea)

Gure ikasleei taldean lan egiten irakastearen oinarria, oro har, bete beharreko helburuak eta lortu beharreko xedeak argi eta garbi zehazten laguntzea da, helburuok lortzeko talde gisa antolatzen irakastea (horrek esan nahi du taldearen barruan rolak, erantzukizunak eta zereginak banatu behar dituztela, guztien artean zerbait egin nahi badute) eta beren taldearen funtzionamendua autorregulatzen irakastea, ondo egiten ez dutena eta nahi dutena lortzea galarazten diena identifikatuz eta alderdi negatibo horiek pixkanaka hobetzen joateko baliabideak emanez. Hala, praktikarekin, talde txikietan lan egiteko ezinbestekoak diren giza-trebeziak ikasiko dituzte..

Ikastetxe honek hamar urte baino gehiago daramatza elkarbizitzarekin loturiko gaiak lantzen,.

Elkarbizitza talde dinamizatzailea urtero osatzen da. Ikasketa burua eta aholkularia derrigorrezko kideak dira, horrela  Ordezkaritza Organo Gorenean partaidetza eta Pedagogia Batzorde eta Elkarbizitza eta Hezkidetza  Ikasle Taldearekiko koordinazioa ziurtaturik dago.

Gaur egun, ikasleek ikastetxeko bizimoduan modu aktiboan parte hartzen dute, gela bakoitzeko 1 edo 2 ordezkariek Elkarbizitza eta Hezkidetza  Ikasle Taldea osatzen dutelako eta  urteko 5 edo 6 bilerak egiten dute elkarbizitza arduradunekin (ikasketa burua eta aholkularia) geletako eta norbanakoaren ideiak eta lanak konpartitzen. Gainera, batzorde honetan sortutako gaiek beste batzordeen lana baldintzatzen dute.. Horrez gain ikasleak dira jolastokiko txokoen antolamenduaren bultzatzaileak eta parte hartzaileak.

Gela bakoitzeko 1 edo 2 guraso ateratzen dira urtero gela bileretatik, Guraso Elkarbizitza Taldea osatzeko eta 3-4 aldiz biltzen dira ikasketa burua eta aholkulariarekin. Guraso batzordean kezkak, ekarpenak, iradokizunak eta abar jasotzen dira, Ikastolako partaide guztion arteko bizikidetza positiboa bultzatuz.

HELBURUAK

  1. Helburua: Estamentu guztietako partaidetza ziurtatu. Horrekin umeen erabakiak hartzeko gaitasuna landu nahi dugu
  2. Helburua: Elkarbizitza arauak guztion artean aztertu eta guztioi informatu nahi dugu. Arauak eraikitzeak pertsonen arteko harremanak finkatzeko eta mantentzeko gaitasuna  pentsaera kritikoa  garatzen lagunduko   digulako.
  3. Helburua: Giza trebetasunen garapena landu nahi dugu : Sentimendu eta emozioen adierazpena eta kudeaketa ahalbidetzeak norbanakoaren autoezagutza, autokontrola, enpatia eta asertibitatearen gaitasuna handitzen dituelako.
  4. Helburua: Gatazkak modu eraikitzailean eraldatu nahi ditugu gure artean ikasleek, ere, holako konponbideak ikasteko
  5. Helburua, Irakasleak: Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatu nahi dugu neskek eta mutilek aukera berdina izateko.

Proiektu hau dinamizatzeko Euskara Batzordea dago. Kideak hauek dira: ziklo bakoitzeko ordezkariak (4), ikasketa burua eta HNAT-a. Astero biltzen dira.

Batzorde honen funtzio nagusiak honako hauek dira:

1.- Euskara kanpainak bultzatzea, zikloei proposamenak eginez, iritziak jasoz eta hauen arabera, kanpainak antolatuz.

  • Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan irailean eta urrian zehar. Honetan, opor ostean euskara erabiltzearen jaitsierari aurre egitea da helburu nagusia. Ekintzak atsedenaldiko jolasen inguruan izaten dira.
  • Gasteizko beste D ereduko ikastetxeekin batera burutuko den kanpainan ere parte hartzen dugu.
  • Hirugarren hiru hilabetean: kanpaina honen helburu nagusia ahozko adierazpenaren kalitatea hobetzea eta zaintzea izango da.
  • Bestaldetik azken urteetan bezala Euskaraz Mintza antzeko programarekin jarraitzen dugu. Begirale batekin egun bakoitzean jolasaldian ikastalde bat egoten da Lehen Hezkuntzan eta jolasaldia baino lehen, Haur Hezkuntzan. Helburua jolasak euskaraz egitea eta elkarrekin euskaraz jolastea da.

2.- Urtean zehar ospatzen ditugun festak antolatzea: Euskara Eguna, Olentzero, Agate Deuna, Inauteriak, Prudentzio deuna… eta ikasturte bukaerako festa.

3.- Ikastolako bizitza dinamizatzeko proposamen berritzaileak egitea. Ildo honetatik,  Iñaki Eizmendirekin( Ebete) egindako formakuntzaren saioetan jasotakoa eta planifikatutakoa aurrera eramaten jarraitzen dugu.

4.- Hizkuntza Normalkuntzarako Proiektua garatzea, honen jarraipena eginez eta ebaluatuz.

Hemen Ikastetxeko proiektu digitala 2023-25

IPD 2023.2024

IKASTOLAKO ZERBITZUAK

Kontsultatu ikastolako zerbitzuak.

Jantokia

Ikastolako jantokiko zerbitzuaren arduraduna GASCA taldea da. Jantokiko araudia, menuak eta izena emateko informazioa kontsulta ditzakezu esteka honetan.

Jantokiari buruzko informazioa https://www.grupogasca.com/eu/

Liburutegia

Ikastolako  liburutegian  ikasleen eskura jartzen ditugu bai laguntza eta kontsulta materiala, eta baita daukaten denbora librean,   irakurketa eta aisialdi baliabideak ere bai .

ZALANTZARIK AL DUZU? IDATZ IEZAIGUZU!

    TOKI EDER ikastola.
    Wellingtongo dukea 6, 01010 Gasteiz
    tokieder@tokieder.eus 945 18 70 40

    Kontsultatu pribatutasun-politika, datuak eta cookie-ak hemen.