DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZARI BEGIRA
Ikastola honi atxikitako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua Mendebaldea da. Beraz Ikastola honetan egondakoak lehentasuna dauka institutu horretan sartzeko.
Ikasleen ordutegia
Goizetan: 9:30-13:00
2 urtekoek ordutegi malgua daukate: 9:30 – 10:00etatik 12:30 – 13:00ak arte
Arratsaldeetan: 15:00 -17:00ak arte
(Asteazken arratsaldetan ez dago klaserik )
HEZKUNTZA PROIEKTUA:
- Ikasleak norberaren identitatea eraikitzea eta modu integral batean heztea, norbere garapen intelektual, fisiko, moral eta emozionalari begira.
- Elkarbizitza bateratua errazten duten balore eta jarduerak eskuratzea, elkartasuna, adiskidetasuna, errespetua, erantzukizuna, txukuntasuna… baloreak landuz.
- Ikasle elebidunak lortzea: gai izan behar dute euskaraz eta gazteleraz komunikatzeko, ahoz zein idatziz, erraztasunez, hiztegi egokiaz, eta egitura zuzenak erabiliz.
Honetarako Haur Hezkuntzaren bukaeran, murgiltze prozesuaren barruan, ulermen eta adierazpen maila egokia izan behar dute LHko ikasketak euskaraz egin ahal izateko.
Ingeleraren irakaskuntza Haur Hezkuntzako 4 urterekin hasten da. LH bukaeran hizkuntza honen ezagutza eta erabilera maila ahalik eta onena lortzea da helburua.
- Ikastolako Curriculum Proiektuan zehaztutako oinarrizko konpetentziak, helburuak, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak bereganatuta izatea, hurrengo etapetako ikasketak modu egokiaz jarrai ditzaten.
PROIEKTUAK:
Euskararen erabilera bultzatzen da bai Ikastolan eta bai berarekin lotura duten esparru guztietan: jolastokia, jantokia, ekintza osagarriak, orduz kanpoko ekintzak… Ikastolak estamentu guztietan eragina duen Hizkuntza Normalkuntzarako Proiektua garatzen du urtero. Beste puntuetan bezala, honetan ere, familiarekiko elkarlana oso garrantzitsua izaten da haurra euskararen garapena lortzeko motibatuz eta hainbat gauzetan lagunduz.
Halaber, Ikasketa Kooperatiboaren metodologia erabiltzen dugu, Curriculum lantzeaz gain, gizartean beharrezkoak diren beste estrategia batzuk landu ahal izateko.
Tutoretza Plana ere aurrera eramaten dugu eta Elkarbizitza eta Hezkidetza Batzordeek jarduera ezberdinak antolatzen ditu ikastola osorako.
Ikastola TOKIEDER.
Calle Duque de Wellington, 01010 Vitoria-Gasteiz.
tokieder@tokieder.eus 945 18 70 40
Consulta la política de privacidad, datos y cookies aquí.